Apirilak 30 - Udaberriko feria eta 13 urdaiazpikoren zozketa

2012

Udaberriko kanpainaren barruan, Doneztebarrak Merkatari Elkarteak ondoko aktibitateak antolatu zituen: azoka eta 13 urdaiazpikoren zozketa.

Udaberriko feria

Udaberriko feria apirilak 30ean, astelehenean, burutu zen. Eguraldi txarra zela eta, azoka Eliza atarian kokatu zen. Era guztietako produktuak eskeini zituzten ondoko merkatariek: PIENSOS MENDAUR, APARAN, CASA LACAR ETXEA, ARTLEPO - web eta diseinu grafikoa, KUKUKA haur arropa denda, KIMETZ BELARDENDA, KOSMA, FLORISTERÍA BELEN LORADENDA eta MAILPOSTA BUZONEOS.

Azoka egunari bukaera emateko, egunean zehar azokan erosketak eginak zituztenen artean zozketa bat egin zen; Ezkurra remontistaren kamiseta, berak eta bertze zenbait remontistek sinatua. Kamiseta honen irabazlea Jaione Telletxea izan zen. Zorionak!

13 urdaiazpikoren zozketa

Doneztebarrak Merkatari Elkarteak, Malerrekako 13 herriak bultzatzeko helburuarekin, 13 urdaiazpikoren zozketa antolatu zuen. Urdaiazpiko bakoitzak, Malerrekako herri baten izena zeraman. Dena den, zozketa egiteko garaian, ez zuen axola nongoa zinen, 13 urdaiazpikotik edozein tokatzen ahal zitzaizun.

Apirileko azkeneko 2 asteetan, elkarteko saltokietan erosketaren bat egiten zuen guztiak bazeukan zozketan parte hartzeko aukera. Horretarako, erosketa tiketan bere izena, herria eta telefonoa jarri behar zituen.

Apirilak 30ean, azokaren egunean, arratsaldeko 18:00tan 13 urdaiazpikoen zozketa egin zen.

Hona hemen sarituen zerrenda. Zorionak denei!

 

URDAIAZPIKOA
SARITUA (Izena / Herria)
SALTOKIA
Beintza-Labaien Antonio (Legasa) Floristería Belen Loradenda
Bertizarana Coro (Sunbilla) Kimetz Belardenda
Doneztebe Jasone (Doneztebe) Suma supermerkatua
Donamaria Marisol (Ventas Arraiz) Suma supermerkatua
Elgorriaga Mª Victoria (Donamaria) Mutuberria alimentación - Aliprox
Eratsun Jasone (Doneztebe) Suma supermerkatua
Ezkurra Xabier (Ituren) Kimetz Belardenda
Ituren Miriam (Ituren) Kimetz Belardenda
Oiz Ana (Ezkurra) Suma supermerkatua
Saldias Periko (Donamaria) Suma supermerkatua
Sunbilla Miren (Doneztebe) Mutuberria alimentación - Aliprox
Urroz Lourdes (Labaien)

Mutuberria alimentación - Aliprox

Zubieta Josune (Aurtiz) Kukuka haur arropa denda

 

KOMUNIKABIDEETAN AGERTUTAKO BERRIAK

http://www.ttipi.net/berriak/13-urdaiazpiko-zozketatuko-ditu-merkatarien-elkarteak-apirilaren-30ean?h=31657

http://www.comercionavarra.com/noticia.php?id=1491

http://www.diariovasco.com/v/20120501/bidasoa/lluvia-ayer-obligo-comerciantes-20120501.html

http://www.noticiasdenavarra.com/2012/04/13/vecinos/baztan-bidasoa/13-urdaiazpiko-zozketatuko-ditu-doneztebarrak-elkarteak

Apirilak 30 - Udaberriko feria eta 13 urdaiazpikoren zozketa
KOSMA
MAILPOSTA BUZONEOS
FLORISTERÍA BELEN LORADENDA
KIMETZ BELARDENDA
KIMETZ BELARDENDA
KUKUKA haur arropa denda
KUKUKA haur arropa denda
ARTLEPO - web eta diseinu grafikoa | ONDDO TA PUNTO.
CASA LÁCAR ETXEA
APARAN SA tableros, pinturas, bricolaje
PIENSOS MENDAUR
PIENSOS MENDAUR
Apirilak 30 - Udaberriko feria eta 13 urdaiazpikoren zozketa
Apirilak 30 - Udaberriko feria eta 13 urdaiazpikoren zozketa
Apirilak 30 - Udaberriko feria eta 13 urdaiazpikoren zozketa
Apirilak 30 - Udaberriko feria eta 13 urdaiazpikoren zozketa
Apirilak 30 - Udaberriko feria eta 13 urdaiazpikoren zozketa
Apirilak 30 - Udaberriko feria eta 13 urdaiazpikoren zozketa
Apirilak 30 - Udaberriko feria eta 13 urdaiazpikoren zozketa
Apirilak 30 - Udaberriko feria eta 13 urdaiazpikoren zozketa

2023ko funts teknologiko salerosketa programaren diru-laguntza deialdian diruz lagundutako proiektua, berreskurapen, eraldaketa eta erresilientzia planaren arloan.

Diruz lagundutako inbertsioa "Publicidad, comunicación y visibilidad en diferentes medios o soportes digitales mediante la utilización de nuevas tecnologías"

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialeko Departamentua.