DONEZTEBEKO V. PINTXO LEHIAKETA

2012-05-11

Epaimahaiaren lehenengo saria TITI ostatuarentzat izan da, iberiko zerri-masaila onddo risotto eta foie saltsarekin prestatutako pintxoarekin. Publikoaren saria berriz, AMEZTIA ostatuak lortu zuen, porru eta ganbaz betetako krepea itsaski krema gainean pintxoa aurkeztuz. Maiatzak 9an, arratsaldean, Doneztebako Udalean sari-banaketa egin zen. Leihaketan parte hartu zuten beste ostatuek ere plaka bat jaso zuten: SHANTI ostatua, BAR EL CAFÉ, CERVECERÍA ALEMANA eta MAYLIN ostatua.

Pintxo hoberena aukeratzeko botoa eman zutenen artean, ardo lote bat zozketatu zen. Kasu honetan, irabazlea Marta Indart izan zen.

Leihaketak iraun zuen bi egunetan, ostatu bakoitzak 200 eta 500 pintxo artean banatu zituen.

 

KOMUNIKABIDEETAN AGERTUTAKO BERRIAK

http://www.diariovasco.com/v/20120511/bidasoa/mejor-pincho-titi-20120511.html

http://www.ttipi.net/berriak/titi-eta-ameztia-ostatuek-irabazi-dute-doneztebeko-v-pintxo-lehiaketa

DONEZTEBEKO V. PINTXO LEHIAKETA