"NAFARROAKO SALTOKIEK BUELTA EMAN NAHI DIOGU"

2012/06/27

Doneztebarrak Merkatari Elkarteak parte hartu nahi izan du, Nafarroako Komertzioen Federazioak eta Fundación Diario de Navarra-k antolatutako kanpainan: "Nafarroako saltokiek buelta eman nahi diogu".

Ekimen honen bidez, baikortasuna helarazi nahi da, aktibitate komertzialari bultzada bat eman eta saltokiak zein bezeroak mugi daitezen lortu, krisi ekonomikoari buelta eman diezaiogun denen artean.

Kanpaina honetan parte hartu behar duten saltoki guztiek kupoiak banatuko dituzte beraien bezeroen artean. Erosketak egiten dituztenek, kupoiak betez eta Abuztuak 28 baino lehen bidaliz gero, hainbat zozketetan parte hartzeko aukera izanen dute: afariak, bazkariak, gauak hoteletan, egonaldiak balnearioetan, Nafarroako produktuekin osatutako saskiak, etab.

Kanpainarekin bat egin duten komertzioek beraien eskaparateetan kartelak azalduko dituzte eta kanpainaren lema daraman boltsak banatuko dituzte.

Zozketaren oinarriak kontsulta itzazu.

ESKAPARATE TRUKAKETAK

Kanpaina honen barruan, Doneztebarrak merkatari elkarteko zenbait komertziok beraien eskaparateei "buelta eman" nahi izan diote, eskaparateen arteko trukaketak eginez. Bi astez iraungo duen ekimen honetan, parte hartu duten komertzioen eskaparateak beste komertzio batean ikusgai egonen dira.

www.queremosdarlelavuelta.com

http://www.ttipi.net/berriak/erakusleiho-aldaketa-egin-dute-doneztebarrak-elkartean-uztailaren-4tik-15era

"Nafarroako saltokiek buelta eman nahi diogu" kartela
Centro de estilismo e imagen Amaya-ren eskaparatea Gure kafetegian
Aparan-en eskaparatea Saldias Harategian
Arrate Estetika-ren eskaparatea Artlepo - Onddo ta punton
Artlepo - Onddo ta punto-ren eskaparatea Aparanen
Cosas de Casa-ren eskaparatea Piensos Mendaurren
Belen Loradenda-ren eskaparatea Arrate Estetikan
Kimetz Belardenda-ren eskaparatea Kukuka haur arropa dendan
Kosma-ren eskaparatea Cosas de Casan
Kukuka haur arropa denda-ren eskaparatea Kimetz Belardendan
Casa Lacar-en eskaparatea Belen loradendan
Mailposta Papertegia-ren eskaparatea Centro de estilismo e imagen Amaya-n
Marash-en eskaparatea Casa Tabernan
Gure kafetegia-ren eskaparatea Mailposta Papertegia-n
Piensos Mendaurren eskaparatea Kosma-n
Saldias Harategia-ren eskaparatea Casa Lacar-en
Casa Taberna-ren eskaparatea Marash-en