5. SARIA DONEZTEBARRAK ELKARTEARENTZAT

2012/10/04

DONEZTEBARRAK Merkatari Elkarteak 5. saria eskuratu du "Nafarroako saltokiek buelta eman nahi diogu" kanpainaren barruan. Zenbait saltokik parte hartu zuten eskaparate trukaketen iniziatibak 5. saria jaso du Fundación Diario de Navarra-ren eskutik. Fundación Diario de Navarrari lotutako publizitate-boltsa bat da lortutako saria.

Saltokiei emandako sari hauetaz gain, beste 85 sari banatu dira bezeroen artean: gauak hoteletan, bazkariak, afariak, balnearioetan zirkuitoak,... Kanpainan parte hartu zuten saltokietan erosketaren bat egiteagatik, bezeroak kupoi bat betetzeko aukera zeukan zozketan parte hartu ahal izateko. Horrela bada, parte hartu zuten bezero guzti horietatik 85 izan dira sarituak. Sarituen artean badago baita gure zonaldeko jendea.

Zorionak denoi!

Ikusi Diario de Navarran azaldutako berria

Ikusi sarituen zerrenda

Eskaparate trukaketetan parte hartu zuten bazkideak
Sari banaketa
Sari banaketa
Sari banaketa
Sari banaketa

2023ko funts teknologiko salerosketa programaren diru-laguntza deialdian diruz lagundutako proiektua, berreskurapen, eraldaketa eta erresilientzia planaren arloan.

Diruz lagundutako inbertsioa "Publicidad, comunicación y visibilidad en diferentes medios o soportes digitales mediante la utilización de nuevas tecnologías"

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialeko Departamentua.