BALANTZEA URRIAK 11: FERIA ETA ZOZKETAK

2012/10/12

Antolatua zegoen moduan, Urriak 11, ortzeguna, DONEZTEBARRAK Merkatari Elkarteak feria bat eta bi zozketa burutu zituen. Lehenengo ordutik Zazpigurutze plazan postu desberdinak jarri zituzten elkarteko zenbait merkatarik.

Ferian, elkarte barruan dauden sektore askotako merkatariek parte hartu zuten: TALLERES JOSE LUIS SAN MIGUEL, BAR MAYLIN OSTATUA, FOTOS ZALDUA, COSAS DE CASA, KOSMA arropa denda, CASA LÁCAR ETXEA, FLORISTERÍA BELEN LORADENDA, APARAN S.A., KUKUKA haur arropa denda, KIMETZ BELARDENDA, CENTRO DE ESTILISMO E IMAGEN "AMAYA", TALLERES SANTESTEBAN S.A., MENDAUR MOTOR S.L. y ARTLEPO-ONDDO TA PUNTO.

Goizean zehar, eguraldiak lagundu zuen eta bisitari aunitz hurbildu ziren Zazpigurutze plazan zegoen feriara, bertan produktu eta eskeintza zabala aurkituz.

Arratsaldean, euria gogotik hasi zuen eta merkatariek beraien postuak bildu behar izan zituzten. Modu honetan, feria suspenditua gelditu zen eta baita arratsalde partean burutuko ziren haurrentzako jokuak ere.

Nahiz eta arratsaldean feria bertan behera gelditu, tablet eta bidaiaren zozketak aurrera jarraitu zuen eta arratsaldeko azkeneko orduan bi zozketak burutu diren.

Tablet-aren irabazlea Virginia Urrutia (Doneztebe) izan zen. Bidaia tokatu zitzaiona, berriz, Irune Elizondo (Urrotz).

DONEZTEBARRAK Merkatari Elkartearen izenean, eskerrak eman nahi dizkizuegu feriara azaldu zineten guztiei eta baita tablet-aren zozketan parte hartu zenutenoi.

Zorionak baita zozketen irabazleei!!

 

Diario Vascon azaldutako berria

Bidaiaren irabazlea: Irune Elizondo (Urrotz)
Tablet-aren irabazlea: Virginia Urrutia (Doneztebe)