URRIAK 11 - GAUR DA EGUNA

2012

Udazkeneko kanpainaren barruan, Urriak 11, DONEZTEBARRAK Merkatari Elkarteak feria bat eta bi zozketa burutu zituen.

FERIA

Lehenengo ordutik Zazpigurutze plazan postu desberdinak jarri zituzten elkarteko zenbait merkatarik.

Ferian, elkarte barruan dauden sektore askotako merkatariek parte hartu zuten: TALLERES JOSE LUIS SAN MIGUEL, BAR MAYLIN OSTATUA, FOTOS ZALDUA, COSAS DE CASA, KOSMA arropa denda, CASA LÁCAR ETXEA, FLORISTERÍA BELEN LORADENDA, APARAN S.A., KUKUKA haur arropa denda, KIMETZ BELARDENDA, CENTRO DE ESTILISMO E IMAGEN "AMAYA", TALLERES SANTESTEBAN S.A., MENDAUR MOTOR S.L. y ARTLEPO-ONDDO TA PUNTO.

Goizean zehar, eguraldiak lagundu zuen eta bisitari aunitz hurbildu ziren Zazpigurutze plazan zegoen feriara, bertan produktu eta eskeintza zabala aurkituz.

Arratsaldean, euria gogotik hasi zuen eta merkatariek beraien postuak bildu behar izan zituzten. Modu honetan, feria suspenditua gelditu zen eta baita arratsalde partean burutuko ziren haurrentzako jokuak ere.

TABLET BAT ETA BI PERTSONENTZAKO BI GAUEKO BIDAIA BATEN ZOZKETA

Nahiz eta arratsaldean feria bertan behera gelditu, tablet eta bidaiaren zozketak aurrera jarraitu zuen eta arratsaldeko azkeneko orduan bi zozketak burutu diren.

Tabletaren zozketan parte hartzeko, bezeroak egun horretako 3 erosketa tiketa bildu behar izan zituen eta 18:30ak baino lehen ferian entregatu. Tiketak DONEZTEBARRAK elkarteko 3 saltoki desberdinekoak izan behar zuten eta tiket bakoitzeko minimoa 10€ zen.

Bidaiaren zozketarako, berriz, egun horretako ferian 10€tik gorako erosketa bat eginez parte hartzea lortzen zen. Erosketa bakoitzeko, bidaiaren zozketarako boleto bat eskuratzen zuen bezeroak.

Tablet-aren irabazlea Virginia Urrutia (Doneztebe) izan zen. Bidaia tokatu zitzaiona, berriz, Irune Elizondo (Urrotz).

Diario Vascon azaldutako berria

Kartela "Gaur da eguna"
Tablet-aren irabazlea: Virginia Urrutia (Doneztebe)
Bidaiaren irabazlea: Irune Elizondo (Urrotz)

2023ko funts teknologiko salerosketa programaren diru-laguntza deialdian diruz lagundutako proiektua, berreskurapen, eraldaketa eta erresilientzia planaren arloan.

Diruz lagundutako inbertsioa "Publicidad, comunicación y visibilidad en diferentes medios o soportes digitales mediante la utilización de nuevas tecnologías"

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialeko Departamentua.