KRISTON TONBOLA

2012/12/11

Hirugarren urtez, DONEZTEBARRAK Merkatari Elkarteak kriston tonbola antolatu du Eguberri hauetan. 4000 eurotan baloratuako opariak zozketatuko dira: 10 sari nagusi eta beste 44 opari, DONEZTEBARRAK elkarteko saltoki eta zerbitzuek eskeiniak. Sari guztiak Mapfreko erakusleihoan daude ikusgai. Tonbolan parte hartzeko boletoak, DONEZTEBARRAK elkarteko saltokietan erosketak eginez lortu ahal izanen dira. Zozketa Abenduaren 29an eginen da, larunbata, arratsaldeko 17:30tan, eliz-atarian. Ezinbestekoa da zozketaren unean bertan egotea saria eraman nahi bada. Zozketa amaitutakoan trikitilariak egonen dira, haurrentzako aktibitateak eta txistorrada.

DONEZTEBARRAK elkarteko saltokietan erosi eta parte hartu tonbolan!!

Kartela "KRISTON TONBOLA"
Tonbolako sariak erakusleihoan
Tonbolan parte hartzen duten saltoki eta zerbitzuak