UDABERRIKO FERIA

2013

Ostirala, maiatzak 10, Doneztebeko Udaberriko Feria ospatu zen merkatuko plazan.

Goiz guztian zehar, artisauen erakusketa eta salmenta egon zen (zonaldeko 14 artisauk parte hartu zuten), azienden erakusketa (behiak, aretxeak eta astoak) eta 7. ahari lehiaketa burutu zen (14 buru aurkeztu ziren).

Gainera, egun guztian zehar, Doneztebarrak Merkatari Elkarteko saltokiek beraien produktuak plazaratu zituzten bertan,   barietatea, kolorea eta giro ona emanez feriari. Arratsaldean haurrentzako aktibitateak egon ziren eta parte hartze haundia izan zuten (piñata, aurpegi pintatzea eta jokuak).

Eguraldiak lagundu zuen eta jende andana hurbildu zen egun guztian zehar feriara. Lehenbiziko aldia zen Doneztebarrak Merkatari Elkarteak Udaberriko ferian parte hartzen zuela eta balorazio positiboa izan da.

200 EUROKO BALEEN ZOZKETA

Arratsaldean, 200 euroko 4 baleen zozketa burutu zen. Aurreko bi asteetan, bezeroek beraien erosketekin batera betetako boleto guztietatik, 4 suertatu ziren irabazleak.

Ondokoak izan ziren saridunak:

- Javier Gonzalez / Beintza-Labaien
- Esther Apeztegia / Sunbilla
- Maria Otermin / Doneztebe
- Eukene Torrecillas / Urroz

Feria hau, Doneztebeko Udalak antolatzen zuen Cederna Garalur eta Doneztebarrak Merkatari Elkartearekin batera eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Argitaratutako berriak

http://www.diariovasco.com/v/20130512/bidasoa/alta-participacion-durante-toda-20130512.html

http://www.noticiasdenavarra.com/2013/05/11/vecinos/baztan-bidasoa/14-carneros-en-la-feria-de-primavera-de-doneztebe

http://www.ttipi.net/berriak/14-ahari-aurkeztu-ziren-doneztebeko-udaberriko-feriako-lehiaketara

http://www.ttipi.net/berriak/200-euroko-lau-erosketa-txartelen-irabazleak-jakinarazi-ditu-doneztebarrak-elkarteak

UDABERRIKO FERIA
UDABERRIKO FERIA
KIMETZ BELARDENDA
CENTRO DE ESTILISMO E IMAGEN AMAYA
KOSMA ARROPA DENDA
KUKUKA HAUR ARROPA DENDA
UDABERRIKO FERIA
UDABERRIKO FERIA
UDABERRIKO FERIA
UDABERRIKO FERIA
UDABERRIKO FERIA
UDABERRIKO FERIA
UDABERRIKO FERIA
UDABERRIKO FERIA
UDABERRIKO FERIA
TALLERES SANTESTEBAN
UDABERRIKO FERIA
FLORISTERÍA BELEN LORADENDA
UDABERRIKO FERIA
UDABERRIKO FERIA
UDABERRIKO FERIA
UDABERRIKO FERIA
UDABERRIKO FERIA
UDABERRIKO FERIA
UDABERRIKO FERIA
UDABERRIKO FERIA
UDABERRIKO FERIA
ARTLEPO - ONDDO TA PUNTO.
UDABERRIKO FERIA
KUKUKA HAUR ARROPA DENDA
UDABERRIKO FERIA
UDABERRIKO FERIA
UDABERRIKO FERIA
MARASH ZAPATADENDA
KIMETZ BELARDENDA
COSAS DE CASA
KOSMA ARROPA DENDA
UDABERRIKO FERIA
UDABERRIKO FERIA