SHANTI OSTATUA ETA PEPA'S PINTXO LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

2014/05/21

Pasa den ortzegunean, banatu ziren VII. PINTXO LEHIAKETAKO sariak Doneztebeko Udalean. Maiatzaren 1etik 4ra burutu zen lehiaketa eta partehartze haundia izan zuen. Guztira 8 ostatuk aurkeztu zuten pintxoa eta Doneztebeko eta kanpotik etorritako bisitari askok probatu ahal izan zituzten eta beraien balorazioa egin.

Aurten epaimahaiaren saria Shanti ostatuarentzat izan da.

Jendearen botaketaren ondotik, Pepa'sek irabazi du publikoaren saria.

Eta pintxoen botaketan parte hartzen zutenen artean zozketatzen zen "Vinos Iñurrieta"ren lotea, berriz, Itsaso Elizaldek irabazi du.

Zorionak denoi!!

 

http://www.diariovasco.com/bidasoa/201405/18/shanti-cafeteria-pepa-ganan-20140518001213-v.html

SHANTI OSTATUA ETA PEPA'S PINTXO LEHIAKETAKO IRABAZLEAK
BAR SHANTI: EPAIMAHAIAREN SARIA
PEPA'S: PUBLIKOAREN SARIA
ITSASO ELIZALDE: ZOZKETAKO IRABAZLEA

2023ko funts teknologiko salerosketa programaren diru-laguntza deialdian diruz lagundutako proiektua, berreskurapen, eraldaketa eta erresilientzia planaren arloan.

Diruz lagundutako inbertsioa "Publicidad, comunicación y visibilidad en diferentes medios o soportes digitales mediante la utilización de nuevas tecnologías"

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialeko Departamentua.