AMEZTIA ETA PEPA'S PINTXO LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

2016/05/17

Pasa den asteazkenean banatu ziren IX. PINTXO LEHIAKETAKO sariak Doneztebeko Udalean. Apirilaren 29tik Maiatzaren 1era burutu zen lehiaketa eta partehartze haundia izan zuen. Guztira 7 ostatuk aurkeztu zuten pintxoa eta Doneztebeko eta kanpotik etorritako bisitari askok probatu ahal izan zituzten eta beraien balorazioa egin.

Aurten epaimahaiaren saria Ameztia ostatuarentzat izan da.

Jendearen botaketaren ondotik, Pepa'sek irabazi du publikoaren saria.

Lehiaketan botoa ematen zutenen artean, alde batetik, 100 euroko bi bale zozketatu ditu Doneztebarrak elkarteak. Bale hauen irabazleak Pedro Vertiz eta Elixabete Sukilbide izan dira.

Beste aldetik, Bodega Inurrieta lote bat ere zozketatzen zen. Kasu honetan irabazlea Oihana San Miguel izan da.

Zorionak denoi!!

AMEZTIA ETA PEPA'S PINTXO LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

2023ko funts teknologiko salerosketa programaren diru-laguntza deialdian diruz lagundutako proiektua, berreskurapen, eraldaketa eta erresilientzia planaren arloan.

Diruz lagundutako inbertsioa "Publicidad, comunicación y visibilidad en diferentes medios o soportes digitales mediante la utilización de nuevas tecnologías"

Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak eta Nafarroako Gobernuko Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digital Enpresarialeko Departamentua.