"NAFARROAKO SALTOKIEK BUELTA EMAN NAHI DIOGU"
Doneztebarrak Merkatari Elkarteak parte hartu nahi izan du, Nafarroako Komertzioen Federazioak eta Fundación Diario de Navarra-k antolatutako kanpainan: "Nafarroako saltokiek buelta eman nahi diogu".
Ekimen honen bidez, baikortasuna helarazi nahi da, aktibitate komertzialari bultzada bat eman eta saltokiak zein bezeroak mugi daitezen lortu, krisi ekonomikoari buelta eman diezaiogun denen artean.
Kanpaina honetan parte hartu behar duten saltoki guztiek kupoiak banatuko dituzte beraien bezeroen artean. Erosketak egiten dituztenek, kupoiak betez eta Abuztuak 28 baino lehen bidaliz gero, hainbat zozketetan parte hartzeko aukera izanen dute: afariak, bazkariak, gauak hoteletan, egonaldiak balnearioetan, Nafarroako produktuekin osatutako saskiak, etab.
Kanpainarekin bat egin duten komertzioek beraien eskaparateetan kartelak azalduko dituzte eta kanpainaren lema daraman boltsak banatuko dituzte.
Zozketaren oinarriak kontsulta itzazu.
ESKAPARATE TRUKAKETAK
Kanpaina honen barruan, Doneztebarrak merkatari elkarteko zenbait komertziok beraien eskaparateei "buelta eman" nahi izan diote, eskaparateen arteko trukaketak eginez. Bi astez iraungo duen ekimen honetan, parte hartu duten komertzioen eskaparateak beste komertzio batean ikusgai egonen dira.