URRIAK 11, GAUR DA EGUNA - ZOZKETAK ETA FERIA
"GAUR DA EGUNA" lelopean, DONEZTEBARRAK Merkatari Elkarteak jendea animatu nahi du hurrengo Urriaren 11an, ortzegunean, bere erosketak Donezteben egin ditzan, bi zozketa eta feria bat eginen baitira.
TABLET BATEN ZOZKETA
Zozketa honetan parte hartu ahal izateko, egun horretan hiru erosketa tiket elkartu beharko dituzu eta Zazpigurutze plazan egonen den ferian entregatu 18:30ak baino lehen. Tiketek Urriak 11ko data izan beharko dute eta DONEZTEBARRAK elkarteko hiru saltoki desberdinekoak izan beharko dute. Tiket bakoitzeko, 10€-ko erosketa minimoa izanen da. Zozketa 18:45tan eginen da Zazpigurutze plazan. Saritua bertan baldin badago, eskura emanen zaio saria. Bestela, telefonoz deituko zaio errateko tablet bat irabazi duela.
BI GAUEKO BIDAIA BI LAGUNENTZAT
Egun honetan bertan, bigarren zozketa bat burutuko da. Kasu honetan saria, bi gaueko bidaia bi lagunentzat izanen da. Zazpigurutzeko ferian erosketak eginez, zuzenean zozketa honetan parte hartu ahal izanen duzu. Ferian egindako erosketa bakoitzeko, boleto bat lortuko duzu zozketa honentzako. Kasu honetan ere, 10€-ko erosketa minimoa eskatuko da boletoa lortzeko. Zozketa 18:45tan eginen da Zazpigurutze plazan. Saritua bertan baldin badago, eskura emanen zaio saria. Bestela, telefonoz deituko zaio errateko bidaia bat irabazi duela.
FERIA - MERKATARIAK KALEAN
Egun guztian zehar Zazpigurutze plazan feria bat egonen da. Bertan, DONEZTEBARRAK elkarteko zenbait merkatari kalera aterako dira beraien produktuak eskeintzera. Feria egun guztian egonen da irekita, goizeko 10:00etatik ilunabarreko 19:00ak arte. Arratsaldean haurrentzako jokuak egonen dira.
Euria egingo balu, feria Elizako atarian izanen zen.
Hurbildu zaitez egun honetan eta egin zure erosketak Donezteben!
URRIAK 11 ZURE EGUNA IZAN DAITEKE!