ONDDO IBILI eta EROSI!
Udazken hasierarako, Doneztebeko merkatari eta zerbitzu elkarteak kanpaina bat prestatu du onddo eta udazkenaren inguruan.
Alde batetik, 100 EUROKO 7 BALE zozketatu ditu, urriaren 2tik 10era egindako erosketen artean. Zozketan honako hauek izan dira sarituak:
- MARIBEL URROZ (ITUREN) - CRISTINA ELIZALDE (SUNBILLA) - XABIER GARRAUS (ITUREN) - CORO LIZASO (DONEZTEBE) - TERE ANCIZAR (DONEZTEBE) - ARAIZ ZUBIETA (DONEZTEBE) - JOSEFINA HERNANDORENA ( SUNBILLA)
Bertze aldetik, ONDDO HAUNDIENARI SARIA eman dio elkarteak. Urriaren 2tik 10era bitartean aurkeztutako onddoen artean, pisurik haundiena izan duen onddoa JUANA DE LA COBA-rena izan da, beraz, berak eraman du 100 euroko balea eta egurrezko onddo polit bat.
Saltokien artean ERAKUSLEIHO LEHIAKETA bat antolatu da baita ere, udazkena eta onddo gaitzat hartuta. Bertan, ondoko denda hauek parte hartu dute: COSAS DE CASA, KUKUKA HAUR ARROPA DENDA, OLATZ ZAPATA-DENDA, ARTLEPO y KIMETZ BELARDENDA.
Urriak 13rako (larunbata), elkarteak hainbat aktibitate prestatu ditu herria animatzeko asmotan. Goizean zehar kalejira izan da GAITERO, BURUHAUNDI eta ERRALDOIEKIN. Arratsaldean, berriz, Santa Luzia plazan haurrentzako HERRI KIROL JOKOAK burutu dira eta ondotik GAZTAIN ERREAK eskeini dira.
Urriak 12,13 eta 14an ostatuek ONDDO PINTXOAK eskeini dituzte, IV. ONDDO DASTATZE egunen barnean. Ondoko ostatuek parte hartu dute: AMEZTIA, MIKELO, EL CAFE eta MAYLIN.