Apirilak 30 - Larunbata berezia Donezteben, gelditu gurekin!

2011

Apirilak  30, udaberriko kanpainaren barruan, Doneztebarrak Merkatari Elkarteak jarduerez betetako egun bat antolatu zuen "Larunbata berezia Donezteben, gelditu gurekin!" lelopean. Hamar bat merkatari Santa Luzia plazara atera ziren. Egun guztian zehar, neguko stock-eko produktuak eta udaberri-udako produktu berriak erosteko aukera izan zuen bertaratu zenak.

Goizean eta arratsaldean zehar, txikienek "Betiko jokuak" izan zituzten HOSTAL BAR AMEZTIA - BERTIZ BTT-ren eskutik.

Azokak bat egin zuen Doneztebeko ostatuek antolatutako pintxo lehiaketarekin.

2000 € -ko balearen zozketa

Egunari amaiera emateko, 2000 €-ko balearen zozketa egin zen. Azken bi asteetan elkarteko saltokietan erosia zuen orok parte har zezakeen. Aldi honetan, Etxalarko Marta Maia izan zen sariduna.

Hurrengo larunbatean, Maiatzak 7an, 2000 €-ak gastatzeko aukera izan zuen elkarteko saltokietan. Zorionak!

KOMUNIKABIDEETAN AGERTUTAKO ALBISTEAK

http://www.diariovasco.com/v/20110510/bidasoa/euros-comerciantes-doneztebe-20110510.html