EUSKARAZKO IPUIN-GINKANA

2013/10/26

Pasa den asteazkenean, Malerrekako Mankomunitateak eta Doneztebeko Udalak antolatutako ipuin-kontalariarekin batera, DONEZTEBARRAK Merkatari eta Zerbitzu Elkarteak, 8 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuin-ginkana bat antolatu zuen. 4 taldetan banaturik, herri guztitik barrena ibili ziren elkarteko erakusleihoetan idatzita zeuden esaldiak irakurriz. Ondotik, esaldi guztiak ordenatu behar zituzten eta ipuin osoa osatu. Ipuina era egokian osatu zuen lehenengo taldekoek sari bat lortu zuten. Parte hartu zuten haur guztiei ere oparitxo bat banatu zitzaien. Parte hartu zutenak hagitz gustora ibili ziren eta aktibitate honi esker, gaztetxoenak DONEZTEBARRAK Elkarteko komertzio eta zerbitzutara hurbil zitezen lortu genuen.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!

EUSKARAZKO IPUIN-GINKANA
EUSKARAZKO IPUIN-GINKANA
EUSKARAZKO IPUIN-GINKANA