Doneztebeko merkatari eta zerbitzu elkartea
Doneztebeko Merkatari eta Zerbitzu Elkartea 2006ko Maiatzan eratu zen helburu nagusi batekin: Doneztebeko zerbitzu eta aktibitate komertzialaren mantenimendua eta garapena indartzea, beti ere, kalitateari lehentasuna emanaz.
Doneztebek betidanik izan du merkataritza jarduera haundia eta gaur egun ere, sektore honek oinarrizkoa izaten jarraitzen du bertako ekonomian. Dena den, etorkizunari aurre egiteko, beharrezkoa da iraganeko eta oraingo egoera zein den ezagutzea eta ulertzea. Hortaz, aspektu hau kontutan hartzen dugu gure aktibitateetan.
Gaur egun Doneztebeko Merkatari eta Zerbitzu Elkartea 36 bazkidek osatzen dute, Doneztebeko merkatari, zerbitzu eta ostalaritza sektoreak biltzen dituelarik.
Gure helburu nagusiak:
- Herriko eta eskualdeko merkataritza-gune gisa, Doneztebe bultzatzeko aktibitate programak garatu.
- Prestakuntza ikastaroak eta kalitate sistemen inplementazioak garatu, gure eskeintza komertziala lehiakorragoa izan dadin.
- Herriko kultura, hezkuntza eta aktibitate sozialetan parte hartu, eskeintza aberasgarriagoa izan dadin.
- Herriaren eta eskualdearen garapenerako merkataritzaren adierazgarritasuna indartu.
- Gure publiko objektiboarengana hurbildu eta dituzten eskaerak zein diren ezagutu.
- Herriko eta eskualdeko kolektibo desberdinen partehartzea bultzatzen duten ekintzak garatu.
- Merkataritza, belaunaldi berrien lan irtenbide bezala indartu.
- Merkataritza, herriko eta eskualdeko eskoletan ezagutzera eman.
- Bakoitzak bere saltokietatik hasita, ingurumena errespetatzen duten bideak jorratu eta aldi berean, gure ingurune aberasgarri hau mantentzeko kontzientziazioa bultzatu.