Malerreka
Bidasoaren hegoaldean Malerreka dago. Haritzez eta pagoz beteriko baso ugari dauden lurraldea da, erreka txikiz zeharkatua, nagusienak Ezkurra eta Ezpelura errekak izanik. Malerreka ondoko 13 herrik osatzen dute: Beintza-Labaien, Bertizarana, Doneztebe/Santesteban, Donamaria, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra, Ituren, Oiz, Saldias, Sunbilla, Urroz eta Zubieta. Malerrekak, 13 herriak kontutan hartuz, 5740 biztanle inguru ditu.
Eskualdeko merkataritza-gune nagusia Donezteben kokatua dago eta inguruko herrietako jendea Doneztebera etorri ohi da erosketak egitera.